GABONETAKO EKITALDIA 2018

Familia agurgarriak:

Ohar honen bidez, datorren astean, Garamendi´tar Agustin Musika eskolak hainbat jarduera egingo dituela ohartarazi nahi dizuegu.

Abenduaren 18an, 19:30ean, Konbo eta Biolineko ikasleek Arriolako ateneoan emanaldia egingo dute. Arriolako jarleku kopurua mugatua denez, jakinarazten dizuegu aretoa betetzen denean ateak itxiko direla.

Era berean, abenduaren 19an, 18:30ean, trikitiek, eskusoinuek eta haize talde desberdinek, musika tailerra eta abesbatzako ikasleekin batera plaza girotuko dute. Denok zaudete gonbidatuta etortzera.

Beste barik, gure artera hurbiltzea espero dugu.

Gabon zoriontsuak eta urte berri on,

Irakasleak

Oharra: Abenduaren 19an, ez da lengoaia musikaleko klaserik egongo, kontzertua dela eta.

______________________________________________________________________

Estimadas familias:

A través de esta nota, os informamos que la semana próxima, la escuela de música Garamendi´tar Agustin realizará varias actividades.

El próximo día 18 de diciembre, a las 19:30, los alumnos de combo y violínofrecerán un concierto en el Ateneo del Arriola. Al ser limitado el aforo del local, os informamos que cuando se llene, se procederá a cerrar las puertas.

Así mismo, el 19 de diciembre, a las 18:30,  alumnos de  trikitixa, acordeón y viento junto con  alumnos de taller musical y de coro, ambientarán la plaza, actividad a la cual estáis todos invitados.

Esperamos disfrutar de vuestra compañía.

Felices Navidades y próspero Año Nuevo.

ELORRIOgabonak2017-52

SANTA ZEZILIA 2018

Aurten ere, azaroaren 21ean Santa Zezilia Eguna ospatuko dugu Musika Eskolan, eta ikasle guztioi soilik gonbidatzen zaituztegu bertan parte hartzera.

Lehenengo, zeuek eta zuen kideek eskainiko duten entzunaldia izango dugu, eta ondoren hainbat jolas eta jarduera. Amaitzeko, beste urte batzuetan bezala, txokolate goxo-goxoa hartuko dugu.

Etorri denok ahaztu barik!

Azaroaren 21ean

Arratsaldeko 17:30ean
Irakasleak
Oharra: Egun honetan musika hizkuntza klase arruntik ez da egongo. Bukatzeko ordua 19:00ak, gutxi gorabehera.

Como todos los años, el 21 de noviembre celebraremos el día de Santa Cecilia en la Escuela de Musica y por ello, todos los alumnos estáis invitados a participar en él.

Primero, algunos alumnos nos ofrecerán un concierto (Sólo para alumnos) y a continuación tomaremos un rico chocolate y jugaremos a diversos juegos musicales.

Os esperemos!

Fecha: 21 de Noviembre

Hora: 17:30
Irakasleak
Nota: Ese día no habrá clases ordinarias de Lenguaje MusicalHora de finalización a las 19:00, aproximadamente.

ARRIOLAKO EKITALDIAREN BERRI

Aurreko larunbatean Elorrioko Musika Eskolako kontzertu berezia ospatu genuen Arriola Antzokian. Bertan adin eta estilo desberdinetako taldeek parte hartu zuten; gazte zein helduz osatutako formazioak aritu ziren alegia.

Musika Eskolan irakasten diren musika tresna guztiak entzuteko abagunea izan genuen errepertorio zabal eta anitzaren bitartez. Perkusio taldeak led argiekin borobildu zuen ikuskizunaz hasi zen emanaldia eta musikari talde handienarekin bukatu. Tartean atzerriko kantak, bertakoak, garaikideak zein aurreko hamarkadetakoak… denetarik izan genuen eta irakasleek ere parte hartu zuten hauetan. Aurkezle lanetan Sonia Villamor ibili zen eta barre algara asko piztu zituen publikoaren artean, kontzertua are atseginagoa bilakatuz.

Gogoratu matrikulazio epea ekainaren 8a arte zabalik dagoela eta informazio guztia hurrengo webgunean dagoela: MATRIKULAZIOA

374A5884