SANTA ZEZILIA 2018

Aurten ere, azaroaren 21ean Santa Zezilia Eguna ospatuko dugu Musika Eskolan, eta ikasle guztioi soilik gonbidatzen zaituztegu bertan parte hartzera.

Lehenengo, zeuek eta zuen kideek eskainiko duten entzunaldia izango dugu, eta ondoren hainbat jolas eta jarduera. Amaitzeko, beste urte batzuetan bezala, txokolate goxo-goxoa hartuko dugu.

Etorri denok ahaztu barik!

Azaroaren 21ean

Arratsaldeko 17:30ean
Irakasleak
Oharra: Egun honetan musika hizkuntza klase arruntik ez da egongo. Bukatzeko ordua 19:00ak, gutxi gorabehera.

Como todos los años, el 21 de noviembre celebraremos el día de Santa Cecilia en la Escuela de Musica y por ello, todos los alumnos estáis invitados a participar en él.

Primero, algunos alumnos nos ofrecerán un concierto (Sólo para alumnos) y a continuación tomaremos un rico chocolate y jugaremos a diversos juegos musicales.

Os esperemos!

Fecha: 21 de Noviembre

Hora: 17:30
Irakasleak
Nota: Ese día no habrá clases ordinarias de Lenguaje MusicalHora de finalización a las 19:00, aproximadamente.
Advertisements

ARRIOLAKO EKITALDIAREN BERRI

Aurreko larunbatean Elorrioko Musika Eskolako kontzertu berezia ospatu genuen Arriola Antzokian. Bertan adin eta estilo desberdinetako taldeek parte hartu zuten; gazte zein helduz osatutako formazioak aritu ziren alegia.

Musika Eskolan irakasten diren musika tresna guztiak entzuteko abagunea izan genuen errepertorio zabal eta anitzaren bitartez. Perkusio taldeak led argiekin borobildu zuen ikuskizunaz hasi zen emanaldia eta musikari talde handienarekin bukatu. Tartean atzerriko kantak, bertakoak, garaikideak zein aurreko hamarkadetakoak… denetarik izan genuen eta irakasleek ere parte hartu zuten hauetan. Aurkezle lanetan Sonia Villamor ibili zen eta barre algara asko piztu zituen publikoaren artean, kontzertua are atseginagoa bilakatuz.

Gogoratu matrikulazio epea ekainaren 8a arte zabalik dagoela eta informazio guztia hurrengo webgunean dagoela: MATRIKULAZIOA

374A5884