SAIO DIDAKTIKOA 2019

Gaur herri eskolako eta ikastolako umeak etorri zaizkigu Musika Eskolara bertako musika tresnak ezagutzera eta frogatzera. Eskerrik asko bisitagatik!


Hoy han venido l@s alumn@s de la escuela e ikastola para conocer y probar los instrumentos musicales de la escuela de música. Eskerrik asko por la visita!

A34D5E30-5192-4986-ADBB-4E022F21C2F6.jpeg

SAIO DIDAKTIKOA

Aurreko asteazkenean Elorrioko eskola eta ikastolako umeak Musika Eskolara etorri ziren musika tresna desberdinak ezagutzera. Irakasleek kanta batzuk jo ondoren taldeka instrumentuak ezagutzeko eta frogatzeko tartea izan zuten. Ondo baino hobeto pasatu zuten!


El pasado miércoles l@s alumn@s de la escuela e ikastola de Elorrio acudieron a la escuela de música para conocer los diferentes instrumentos. Tras tocar l@s profesor@s l@s niñ@s tuvieron ocasión de probar los instrumentos y conocerlos más a fondo. Se lo pasaron genial.

IMG_2463IMG_2479

Irakasleek jo zuten momentua

TXISTU DIDAKTIKOA

NOIZ: Martxoaren 28an, 18:00etan

NON: Musika Eskolako ekitaldi aretoan

NORI: Interesa duen edonori

Sarrera irekia eta doakoa

 

Noizkoa da txistua?

Jendeak betikoa dela pentsatu ohi du. Gaur ezagutzen dugun txistua Ilustrazio garaian jauntxoek egokitu zutena da eta ondoren zabaldu zen herrira. Zaila da zehatz-mehatz txistuaren historia egitea. XII. menderako Europan oso zabalduak daude txistua eta danborra. XII. mendetik XV. mendera oihaletan, elizetako kapiteletan eta beste hainbat lekutan agertzen dira. Baina, garbi dago orduko instrumentua desberdina dela. Kontuan izan behar da sistema tenperatua ere, hamabi notako eskala darabilen musika sistema, XVIII. mendean zabaldu zela eta horrek egokitzapena ekarri zuen.

­Zer aldaketa ezarri zizkioten txistuari?

Afinatu egin zuten eta ganbera musikarako egokitu. Egiteko horretan esku-hartze garrantzitsua izan zuten Mantellitarrek, Bergarako Seminarioan lan egin zuen lautier eta biolin-jotzaile familiak. Biolinak egiteaz gainera, txistuak ere egin zituzten eta gaur ezagutzen dugun txistua ordukoa da. XIX. mendearen hasieran Iztuetari, esate baterako, izugarri arrotz egiten zitzaizkion ilustratuek egindako egokitzapen horiek, baina oso azkar zabaldu ziren. Gaur orduko txistua egingo zitzaigun arrotz.

Interesatuta bazaudete, hurbildu zaitez Musika Eskolara.