TXISTU DIDAKTIKOA

NOIZ: Martxoaren 28an, 18:00etan

NON: Musika Eskolako ekitaldi aretoan

NORI: Interesa duen edonori

Sarrera irekia eta doakoa

 

Noizkoa da txistua?

Jendeak betikoa dela pentsatu ohi du. Gaur ezagutzen dugun txistua Ilustrazio garaian jauntxoek egokitu zutena da eta ondoren zabaldu zen herrira. Zaila da zehatz-mehatz txistuaren historia egitea. XII. menderako Europan oso zabalduak daude txistua eta danborra. XII. mendetik XV. mendera oihaletan, elizetako kapiteletan eta beste hainbat lekutan agertzen dira. Baina, garbi dago orduko instrumentua desberdina dela. Kontuan izan behar da sistema tenperatua ere, hamabi notako eskala darabilen musika sistema, XVIII. mendean zabaldu zela eta horrek egokitzapena ekarri zuen.

­Zer aldaketa ezarri zizkioten txistuari?

Afinatu egin zuten eta ganbera musikarako egokitu. Egiteko horretan esku-hartze garrantzitsua izan zuten Mantellitarrek, Bergarako Seminarioan lan egin zuen lautier eta biolin-jotzaile familiak. Biolinak egiteaz gainera, txistuak ere egin zituzten eta gaur ezagutzen dugun txistua ordukoa da. XIX. mendearen hasieran Iztuetari, esate baterako, izugarri arrotz egiten zitzaizkion ilustratuek egindako egokitzapen horiek, baina oso azkar zabaldu ziren. Gaur orduko txistua egingo zitzaigun arrotz.

Interesatuta bazaudete, hurbildu zaitez Musika Eskolara.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s