ARRIOLAko EKITALDIA 2019

Familia agurgarriak:

“Garamendi´tar Agustin” Musika Eskolak datorren martxoaren 30ean, arratsaldeko 6:30ean, Arriola Kultur Aretoan eskainiko duen entzunaldira gonbidatu nahi zaituzte.

Aurreko urteetan bezala, eskolako ikasle eta irakasleek parte hartuko dute entzunaldian.

Besterik gabe, ilusio handiz prestaturiko entzunaldia izanik, guztiok bertan egotera gonbidatzen zaituztegu.Gogorarazi nahi dizuegu, entzunaldi hau ikaslegoguztiarentzat  interesgarria dela, bertan parte hartu edo ez.

Ordura arte

Ekitaldi hau gonbidapen bidez antolatzen da. Hauek eskuratzeko jarri harremanetan Mjusika Eskolarekin.


Estimadas familias:

El próximo día 30 de marzo, a las 6:30 de la tarde, en el Arriola Kultur Aretoa la Escuela de Música “Garamendi´tar Agustin” ofrecerá una audición a la cual estáis todos invitados.

Como en años anteriores, en esta audición contaremos con la colaboración de alumnos y profesores de nuestra escuela.

Esperamos que acudáis y disfrutéis con este concierto que con tanto esfuerzo hemos preparado entre todos. Os recordamos que esta actividad es interesante para todo el alumnado, independientemente de su participación.

Gracias por vuestra atención

Esta actuación se organiza mediante invitaciones. Para conseguirlas poneros en contacto con la Musika Eskola.

3B1B8593-0816-4899-B12E-FA6C6F01E038

ARRIOLAKO EKITALDIAREN BERRI

Aurreko larunbatean Elorrioko Musika Eskolako kontzertu berezia ospatu genuen Arriola Antzokian. Bertan adin eta estilo desberdinetako taldeek parte hartu zuten; gazte zein helduz osatutako formazioak aritu ziren alegia.

Musika Eskolan irakasten diren musika tresna guztiak entzuteko abagunea izan genuen errepertorio zabal eta anitzaren bitartez. Perkusio taldeak led argiekin borobildu zuen ikuskizunaz hasi zen emanaldia eta musikari talde handienarekin bukatu. Tartean atzerriko kantak, bertakoak, garaikideak zein aurreko hamarkadetakoak… denetarik izan genuen eta irakasleek ere parte hartu zuten hauetan. Aurkezle lanetan Sonia Villamor ibili zen eta barre algara asko piztu zituen publikoaren artean, kontzertua are atseginagoa bilakatuz.

Gogoratu matrikulazio epea ekainaren 8a arte zabalik dagoela eta informazio guztia hurrengo webgunean dagoela: MATRIKULAZIOA

374A5884