ARRIOLAKO EKITALDIAREN BERRI

Aurreko larunbatean Elorrioko Musika Eskolako kontzertu berezia ospatu genuen Arriola Antzokian. Bertan adin eta estilo desberdinetako taldeek parte hartu zuten; gazte zein helduz osatutako formazioak aritu ziren alegia.

Musika Eskolan irakasten diren musika tresna guztiak entzuteko abagunea izan genuen errepertorio zabal eta anitzaren bitartez. Perkusio taldeak led argiekin borobildu zuen ikuskizunaz hasi zen emanaldia eta musikari talde handienarekin bukatu. Tartean atzerriko kantak, bertakoak, garaikideak zein aurreko hamarkadetakoak… denetarik izan genuen eta irakasleek ere parte hartu zuten hauetan. Aurkezle lanetan Sonia Villamor ibili zen eta barre algara asko piztu zituen publikoaren artean, kontzertua are atseginagoa bilakatuz.

Gogoratu matrikulazio epea ekainaren 8a arte zabalik dagoela eta informazio guztia hurrengo webgunean dagoela: MATRIKULAZIOA

374A5884

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s