Gaur Elorrioko herri ikastetxe eta ikastolako Haur Hezkuntzako ikasleak Musika Eskolara etorri dira musika tresnak ezagutu, kanta berriak entzun, abestu eta dantza egin,… eta azken finean, musikaz elkarrekin gozatzera. Esperientzia paregabea izan da emanaldi didaktiko hau haur zein irakasleentzako.