GABONAK 2016

Primeran joan da Gabonetako kontzertua. Izan ere jendetza bildu da herriko plazan eta  Ateneoan. Gainera ikasle askok parte hartu dute eta beti da pozgarria hori. Eguraldia guztiz lagun izan ez arren, giro beroz agurtu dugu urteko azken klase astea.

Datozen egunetan argazki gehiago gehituko ditugu baina momentuz ondorengo estekan dituzue batzuk.

Ondo pasa oporrak eta URTE BERRI ON!


Ha sido genial el concierto navideño. Por un lado porque se han reunido multitud de personas en la plaza y el  Ateneo. Y por otro, porque han participado muchísim@s alumn@s, más no se puede pedir. Aunque el tiempo no nos haya ayudado mucho, hemos despedido como se merece la última semana de clases de este año.

Subiremos más fotos los próximos días, pero de momento ya hay algunas en el siguiente enlace.

Pasad buenas vacaciones y feliz año nuevo!

ARGAZKIAK / Fotos

Advertisements

GABONETAKO EMANALDIA 2016

Datorren abenduaren 21erako Elorrioko Musika Eskolak hainbat jarduera antolatu ditu. Hasteko, 17:30etan, trikitilari eta akordeoilariek abesbatzako ikasleekin batera kalejira egingo dute herriko plazatik hasita. 18:00ak aldera plazan bertan amaituko da eta orduan haize talde batzuk berotuko dute giroa gabon kanta eta euskal kantuekin. Jarraian, 19:00etan, combo, biolin eta saxo taldeek Arriolako Ateneoan emanaldia eskainiko dute. Azken honetarako lekua mugatua da. Animatu eta erdu gurekin.


La escuela de música ha programado diferentes actos para el próximo 21 de diciembre. Para empezar, a las 17:00, un grupo formado por trikitilaris y acordeonistas realizará un pasacalles con la ayuda de l@s alumn@s de coro. Comenzará a las 17:30 en la plaza y finalizará en el mismo lugar aproximadamente a las 18:00. A continuación algunos grupos de viento amenizarán la plaza con canciones navideñas y euskaldunes. Para finalizar, a las 19:00, diversos grupos de combo, violín y saxo ofrecerán un pequeño concierto en el Ateneo de Arriola. Para este último el aforo será limitado. Animaros y venir con nosotr@s.

27159686564_ebc3cb11b8_o